Ongi etorri Ategira

Hemen zaude: Hasiera >  Pribazitate politika

Pribazitate politika

Pribazitate politika



ATEGI S. COOP.-en, jakin badakigu zuretzat balio handia duela pribatutasunak. Web orriaren bitartez askatasunez eta borondatez eman dizkiguzun datuak erabiltzeko orduan, ATEGI S. COOP.-ek orri honetan zehaztutako irizpideak eta arauak hartuko ditu kontuan.

 

 

www.ategi.com web orriaren bitartez, ATEGI S. COOP.-ek irmotasunez eta erabakigarritasunez babestuko du erabiltzaile edo bisitarien pribatutasuna. Era berean, haien datuak gordeko ditu isilpean.

 

 

Eman dizkiguzun datuak ATEGI S. COOP.-en jabetzako eta ardurapeko datu-basean sartuko ditugu (Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua 5, 20500, Arrasate, Gipuzkoa). Datu-base horiek Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean (DBEOn) daude inskribatuta.

 

 

Erabiltzaileen datuak modu automatizatuan bildu eta tratatu egin behar ditugu, euren kontsultak eta/edo gure zerbitzuetarako harpidetza-eskaerak atenditzeko. Uko eginez gero, ezin izango diegu zure eskaerei erantzun.

 

 

Datuak biltzean, bidalitako kontsulta-eskaerak behar bezala atenditu eta prozesatu egin ahal izango dira; harpidetutako zerbitzuak kudeatu, administratu, eman, handiagotu eta hobetu egin ahal izango dira; alta eman ahal izango da; zerbitzuak erabiltzaileen gustuetara egokitu ahal izango dira; erabiltzaileek zerbitzuak nola erabiltzen dituzten aztertu ahal izango da; zerbitzu horiekin zerikusia duten zerbitzu berriak diseinatu ahal izango dira; eta, ohiko sistemen eta sistema elektronikoen bidez, teknika, eragiketa eta merkataritza arloko informazioa bidali ahal izango da ATEGI S. COOP.-ek gaur egun eta etorkizunean eskainitako produktu eta zerbitzuei buruz. Horretarako, berariazko onespena eman beharko diguzu.

 

 

Era berean, datu pertsonalak modu automatizatuan bildu eta tratatu egingo ditugu, zuk derrigorrean erantzun behar ez dituzun inkestak bidaltzeko.

 

 

Erabiltzaileek atariko zerbitzuen bitartez emandako informazio guztia egiazkoa izan beharko da. Horretarako, zerbitzuak harpidetzeko beharrezkoak diren eskabideak betetzean emandako datuak benetakoak direla bermatu beharko dute erabiltzaileek. Modu berean, erabiltzaileek etengabe eguneratuta eduki beharko dute ATEGI S. COOP.-i emandako informazioa, unean-unean erabiltzaileen benetako egoeraren araberakoa izan dadin. Dena dela, erabiltzaileak eurak erantzule bakarrak izango dira, egindako adierazpen faltsu edo okerren aurrean eta ATEGI S. COOP.-i eragindako kalteen aurrean.

 

 

Zure daturik ez edukitzea nahi baduzu edo zuri buruz ditugun datuak zeintzuk diren jakin nahi baduzu edo datuok aldatzea nahi baduzu edo gure datu-baseetatik ezabatzea nahi baduzu, ohiko postaz harremanetan jarri gurekin helbide honetara bidalitako eskabide idatzi eta sinatuaren bitartez:

 

 

ATEGI S. COOP.

 

 

Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua 5

 

 

20500, Arrasate, Gipuzkoa

 

 

Erref. Norberaren datuak

 

 

Batzuetan, ezarri beharreko legeriaren arabera (DBLO), erabiltzailearen izen-abizenak agertu beharko dira eskabidean, NANen edo agiri baliokidearen fotokopia erantsi beharko da eta zer eskatzen den adierazi beharko da.

 

Eman dizkiguzun datuak ez dizkiegu hirugarrenei lagako, eta ALZA S.L. Sareko beste ordezkaritza batzuei baino ez dizkiegu jakinaraziko, betiere erabiltzaileekin hurbiltasun geografikorik badute eta eskatzaileen kontsultei erantzuteko beharrezkoak badira.

 

 

Datuak babesteko indarreko legeriaren arabera, emandako datuetara egokitutako segurtasun-mailak ezarri ditugu, eta, horrez gain, behar besteko neurri teknikoak ezarri ditugu, datuak ez galtzeko, txarto ez erabiltzeko, ez aldatzeko, baimenik gabe ez erabiltzeko eta ez lapurtzeko.

 

 

 

 


Beste enpresa batzuei datuak lagatzea

 

 

Eskatutako informazioa, produktuak edo zerbitzuak emateko, beste enpresa batzuetara jo beharko bagenu (Correos edo mezularitza edo garraio enpresaren bat, esate baterako), euren zeregina garatzeko ezinbestekoa den informazioa baino ez zaie emango, eta informazio hori beste edozertarako erabiltzea debekatuko zaie.

 

 

 

 

 

Ordenagailua identifikatzea. Cookieak.

 

 

Web gunea behar den moduan ibili dadin, batzuetan bertan sartzen den ordenagailuaren zenbait informazio lortu behar du edo ordenagailua bera identifikatu behar du; esate baterako, web guneak jasotzen dituen bisitak zenbatzeko, erabiltzaile bakoitzak zer nabigatzaile erabiltzen duen jakiteko edo web gunean sartzen den bakoitzean hizkuntza ez aukeratzeko. Identifikazio horrek ez digu inolaz ere zuri buruzko informazio pertsonalik ematen edo ez daukagu zure ordenagailuaren edukia zein den jakiterik.

 

 

Aipatutako informaziorako, “cookieak” izeneko testu-fitxategiak erabili ohi dira, eta aldi baterako gordetzen dira zure ordenagailuan. Ez dira batera kaltegarriak, eta oso-oso txikiak dira. Web guneak “cookieak” kontsultatzen ditu bertan sartzen zarenean, eta, horri esker, aurrerako batean hautatutako hizkuntzan erakutsiko dizu edukia, aurreko aukeraketen araberako eduki zehatzak eskainiko dizkizu, erreserbatutako guneetan sartzen utziko dizu edo hautatutako produktuak biltegiratzen utziko dizu, betiere erosketa-sistemaren bat badago..

 

 

Interneteko nabigatzailea eratzean, cookierik ez onartzea aukeratu ahal izango duzu. Halakoetan, ordea, baliteke web guneak eskainitako funtzionaltasun guztiak erabiltzeko aukerarik ez edukitzea.

 

 


Adierazpen hau eguneratzea

 

 

Datuak babesteko dugun politika ustezko lege-aldaketen edo Datuak Babesteko Agentziaren irizpideen arabera aldatu daiteke. Dena dela, beharrezko aldaketak izango dira, gure politika indarreko legeriara eta erabiltzaileak babesteko irizpideetara egokitzeko. Zentzu horretan, aldaketarik gertatuz gero, orri honen bidez jakinaraziko dizugu.

 

 

Hori dela-eta, orri honetan sartu, datuak bidaltzen dizkiguzun bakoitzean.

 

 


© Ategi  |Pribazitate politika