Ongi etorri Ategira

Hemen zaude: Hasiera >  Nor gara?

Nor gara?

Nor gara?



Mondragón Corporación Cooperativaren (MCC) ekimena da ATEGI eta helburu nagusi bat du sortu zenetik: elkarte bazkideei eta horien negozioei balioa ematea zerbitzuak eskainita. Horretarako, erosketan arloan elkar-lankidetza egiten dugu.


Elkarte honen helburua da erosketen kudeaketa arloko erakunde bazkideen jarduera ekonomikoa osatzea, sustatzea, koordinatzea eta indartzea eta funtzioak eskatutako zerbitzuak eta prestazioak eskaintzea. Era berean, salneurri gardenagoak lortu nahi dira eta erosketen eta hornikuntzen kudeaketarekin lotutako prozesuak automatizatu, horiei lotutako egitura-gastuak murriztuta.

ATEGIren egoitza Arrasaten dago (Gipuzkoan) eta gaur egun 7 profesional ari dira bertan; horiez gainera erosketetako alor eta sektore desberdinetako aholkulari adituen lankidetza ere baduen arren.
 

Atariko kudeaketa-zentroaren helburuetako bat erosketetako Know How guztia biltzea eta garatzea da, gaur egun korporazioko erakunde desberdinetan barreiatuta baitago. Hori izango da, halaber, abantaila lehiakorretako eta balio ekarpenetako bat ere.


© Ategi  |Pribazitate politika